Eskola Kontseilua lehengo urte guztia gela berri bat eskatzen egon ondotik, udalak, azkenean, adostasuna eman zuen gela hori egiteko. 140.000 pezeta kosta den gelaren erabilerak ugariak dira; logopedarentzat, orientatzailearentzat, Pedagogia Terapeutikako arduradunarentzat eta baita tutoreentzat ere, gurasoekin solastu ahal izateko. Haurrak eskolan hasi antzinetik egin zuten gela, oraindik xehetasun batzuk falta badira ere.