Kotxea uzteko aparkaleku berria eginen da

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 14a

Etxalar herri ttikia izanik denok botatzen genuen faltan herrian bertan aparkaleku bat. Duela denboraldi bat Etxe­berrigarai ondoan 8 kotxerentzako lekua egin bazuten ere, oraindik toki gehiagoren falta ikusten zen. Arazo ho­ni soluzio bat emateko, udalak eremua bila­tu nahi zuen herrian bertan. Hori lortzeko, lur-trukaketaren eskaintza egin zuen: Lizaietan, 860 metro koadro, aduanako etxea barne, herrian bertan zegoen terreno baten truke. Agirre anai-arrebak izan ziren erantzuna eman zioten bakarrak. Hauek, Iña­rreta 1 (gizonezkoen soziedadea) eta gibeleko lur eremua trukatzeko prest agertu ziren. On­dorioz, udalaren eskakizuna betetzen duenez, aipatutako eskaintza onartzea erabaki da. Abudo, kotxea uzteko lekua izanen da herrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun