Nik hauteskunde aurretik izan nuen lehen aldiz dirulaguntza hauen berri. Dena den aipatu zidaten hori kanpaina hutsa izanen zela eta hobe nuela ahaztea.
Orain abuztuan atera direnean gizarte laguntzaileari deitu eta Iruñera deitu genuen ze paper behar nuen jakiteko. Nik oraindik ez dut kobratu, baina suposatzen dut emanen didatela.
Beraz, urte batean 55.000 pezeta hartuko ditut hilabetero. Ez da nahikoa, gutxi da, baina beti laguntza bat da.
Nik ez dut uste honekin jaiotze tasa igotzea lortuko dutenik. Oso lege injustoa iruditzen zait. Aitak eta amak fijo egon behar dute eta lanik egiten ez dutenentzat ez dago deus. Hirugarrenetik aurrera bai, bainan bi haurrekin ez.
Guretzako hor nonbait, biek fijo gaudelako, baina horrela jende gutxi dago. Izan beharko luke bigarren semea edukitzen duen guzientzako. Lan egiten duenak suposatzen da erraxago lortzen ahal duela diru hori, baina lanik ez duenak…
Hala ere denborarekin igual aldatuko dute.