Diru horrekin ez dut hilabeteko janaria erosteko ere

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 14a

Irene UHALDE Doneztebe

Uztailaren 20an gure hirugarren alaba izan dugu. Haurra sortu aitzi­netik egunkarietan irakurri nuen dirulaguntzen kontu hau, eta erabaki genuen eskaera egitea. Nik lanean esze­den­tzia eska­tu behar nuen, bainan laguntzen berri izan nuenean hiru urtekoa eskatu nuen. 12 urtez enpresa berdi­nean aritu naiz eta behar­bada ho­rre­gatik eszedentzia eskatzen ahal dut, bainan gaur egun lan merkatua dagoen beza­la ez da batere erraza eszedentzia lortzea.
Laguntza ematen badigute heldu diren hiru urte hauetan 55.000 pezeta kobra­tuko ditugu hilabetero Nafarroako Ongizate Ins­titu­tutik .
Argi dago ezin dela laguntza horietatik bizi, bainan ez da nere kasua, nik eszedentzia eskatu egin behar nuen dena dela. Diru horrekin ez dut hilabeteko janaria erosteko ere.
Bertzalde, ikaragarria da zenbat paper eskatzen dituzten 3 haur dituzula eta lanean ari zarela frogatzeko. Iparral­deko egoerarekin ezin da konpa­ratu. Lehengu­su bat dut Ainhoan, eta berak 5 seme-alaba ditu. Erraten duenez merezi du haurrak izatea, egitan ongi baitaude dirulaguntzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun