Ia berrogei egunez kantxetatik kanpo egon ondotik, gogo berritua eta sei kilo gutiagorekin itzuli da pilotalekuetara. Binakako lehendabiziko partidua galdu egin zuen Bernarekin, Etxaniz eta Elkororen kontra, baina bertze itxura eta seriotasun bat nabaritu zitzaizkion. Elizondoko Feria egunean Asier Olaizolaren kontra jokatu behar zuen lau terdiko txapelketako partida.