Calatayudeko Antonio Garcia Moreno nagusitu zen Pilarika Egunean Gartzainen jokatutako Mendi Duatloi txapelketan. Bigarrena, Narbarteko Mitxel Aginaga izan zen, nahiz eta bizikletaren kanbioa hautsi zuen. Hirugarren postua Iban Altube oñatiarrarentzat izan zen. Berrogeita zazpi Partehartzaileek 5 kilometro lasterka, 16 mendi bizikletan eta azkeneko bi terdiak laisterka egin behar izan zituzten.
Erran bezala, Mitxel Aginaga, 29 urteko kirolari narbartearrak bigarren postua erdietsi zuen, eta gisa honetara, Nafarroako Mendi Duatloi txapelketa irabazi du. Azkeneko lau urteotan Mitxel Aginagarentzat izan da Nafarroako txapelketa, 1997an irabazi zuenetik, inor ez baita gai izan txapel hori berari kentzeko.