Gripearen kontrako xertoa azaroaren 8an eginen da Herriko Etxean, goizeko 9etarik goiti. Oraino jende ainitz hiltzen da eritasun horren ondorioz, eta beraz 60 urte baino gehiagoko saratarrak Herriko Etxera joatera gomitatuak dira, Segurantza Sozialak eman agiriarekin eta erremedioarearekin. Laffite medikua da xertatzeetaz arduratuko.