Basurdeen errugbi taldeak emaitza onak eskuratu ditu

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 14a

Azken aldian, herriko errugbi taldeak emaitza onak ateratzen ditu eta lerro hauek idazterakoan sailkapeneko hirugarren postuan dugu. Alabainan, lehen taldeak 25-17 irabazi dio St Pierre du Mont-i eta 13-3 Lit et Mix-eri. Bere aldetik bigarren taldeak hastapen gogorrak izan baldin baditu ere, emaitza ohoragarriak erdietsi ditu azken neurketetan: 15-0 irabazi St Pierre du Mont-en aurka, eta 12-9 Lit eta Mixen kontra. Emaitza on horien sariztatzeko zerrikume jatea antolatua zen urriaren 22an, eta karia hortarat arropa eta zaku berriak eskainiak izan zaizkiote talde nagusiko, bigarren taldeko eta errugbi eskolako jokalari guzieri. Urriaren 29an basurdeek arropa berri horien lehen aldikotz soinean eramateko parada izan zuten Sault herrian. Azaroaren 5ean pausako eguna izanen dute eta ederki etorriko zaiote, ondoko asteko partida Azkainen jokatuko baitute. Joaneko partida saratarrak irabazi zuten… Errebantxa borrokatu baten mentura beraz!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun