Urriaren 20an Zazpiak Bat dantza taldearen biltzar nagusia bururatu zen Gazteen Etxean. Denetara 40 lagun bildu ziren, aipatu behar da buraso gutti agertu zirela. Ekonomikoki diru konduak sanoak dira momentu honetan. Udako ekitaldiak arrakastatsuak izan dira, baina erabaki da heldu den urtean kanpoko taldeekin emanaldirik ez egitea. Bildutakoen kezka bakarra, talde haundian jende eskasia.
Bulegoan aldaketak
Jeannot Elizagoienek lehendakari postua utzi du eta ohorezko lehendakaria izendatu dute. Elizagoienen ordez Odile Ayez izanen da Zazpiak Bateko lehendakari berria eta Dominique Ixuribehere lehendakariordea. Dominique Roudier-ek dirutzaintzaren ardura hartuko du Jean Michel Jauregiren ordez, nahiz eta azken hunek laguntzaile bezala segituko duen. Idazkari postuan ez da aldaketarik izanen, beraz Sophie Garbisok segituko du. Bertzalde, aipatu behar da elkarteak proposatzen dituen dantza kurtsoak hasiak direla dagoeneko. Helduen mailan, dozena bat lagun elkartzen dira ortziralero, 9etatik 10etara.
Urtean zehar Mutxikoak, Fandango, Axuri Beltza eta Larraindantza ikasiko dituzte, bertzeak bertze. Haurrek larunbat goizeko 9,30etan hartzen dituzte kurtsoak. Txistu kurtsoak, berriz, asteazkenetan arratsaldeko 2etan Zazpiak Batek duen lokalean ematen dira.
Oraindik baldin bada interesaturik, dei dezala 0559542278 edo 0559595756 zenbakietarat.