Ikaburua etxeko Juan Luis Sarratea Arotzarena urdazubiarrak 1,100 kiloko onddo beltza harrapatu zuen duela pare bat aste. Onddo eder hau bakarrik omen zegoen, baina itzuli berean hiru kilo bildu zituen Juan Luisek: «Zoko batean zegoen, hostoek ia erabat estalia. Zapela ikusten zitzaion bakar-bakarrik. Seguraski horregatik haunditu izanen da horrenbertze». Juan Luisek onartu duenez, «afizio ikaragarria» du onddotarako eta, noski, ez du erran non harrapatu zuen ale hau: «Baztango xokoren batean…».