Sortzez Urdazubiarrak eta orain Senpereko Barberaenean bizi diren Ixabel Gantxenekoa eta Juan Felipe Salaberrikoak irailaren 30ean beren Urrezko Eztaiak bete zituzten. Horrelakoa ospatzeko urriaren 7an Alkerdiko San Esteban kaperan egin zuten meza (ilusioa egiten zieten hor ospatzea, Ixabelen aita izan baitzen kapera hunen egile bat) eta ondotik Armuan bazkaria. Bikote hunen fruituak lau seme-alaba eta sei hiloba dira, Larrekok idatzitako bertsu batean ageri den bezala:
Ixabel-Juan Felipe goresmen zueri, bai berdin Paxkal, Patxi Koke ta Pellori, Pantxika, Jon, Bastiao, Filipe, Carole, Mari, Aitamak, lau haurride eta sei haur ttiki.