Hasiera kaxkarra eman diote eskualdeko futbol talde nagusiek 2009-2010 denboraldiari

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 14a

Bortz partida jokatu eta bortzak galdu egin dituzte

Aski hasiera kaxkarra eman diote eskualdeko futbol taldeek 2009-2010 denboraldiari. Emaitzei dagokienez, bederen, aski asteburu kaxkarra izan da.

Nafarroako Preferente mailan, Leitzako Aurrera aurretik jarri zen markagailuan, Daniren gol baten bidez, baina azkenean San Jorge nagusitu zen, 2 eta 1.

Baztanek Giltxaurdin jokatu zuen lehen partida eta 0-2 galdu zuten. Nafarroako Erregionaleko lehen mailan ere 0-1 galdu zuen Doneztebek C.D.Iruñaren kontra.

Gipuzkoako ligetan ari diren Bortzirietako taldeentzat ez ziren hobeki joan gauzak.

Ohorezko maila estreinatu berrian, Lesakako Beti Gaztek 1 eta 4 galdu zuen Trintxerperen kontra eta Gorengoen mailan, Gure Txokoak 2-1 galdu zuen Usurbilen kontra.

Jubenilen Ohorezko mailan ere, Beti Gaztek 2-1 galdu zuen Billabonaren kontra.

Hauek izan dira asteburuko emaitza guziak:

 

Nafarroako Preferente mailan
San Jorge 2 – Aurrera 1 (Dani)
Baztan 0 – Amaya 2

Gipuzkoako Ohorezko mailan
Beti Gazte 1 (Beñat Saralegi) – Trintxerpe 4

Gipuzkoako Gorengoen Mailan
Usurbil 2 – Gure Txokoa 1 (Andoni Iratzoki)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 0 – C.D. Iruña 1

Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailan
Billabona 2 – Beti Gazte 1 (Jon Etxebeste)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun