Leurtzako urtegira doan bidean 3.100 metro zola berritzeko eta urtegiko aparkalekua txukuntzeko lanak egiteko lehiaketa deialdia luzatu du Urrozko Udalak. 26.135.245 pezetakoa (BEZ barne) izanen da gehienezko aurrekontua. Beraz, proposamenak kopuru horretatik beheitikoak izan beharko dute. Proposamenak azaroaren 6ko eguerdia baino lehen aurkeztu behar dira Urrozko udal bulegoan.