1989ko abenduko sute handien ondorioz, Bidasoa-Berroarango oihan aunitz kaltetuak suertatu ziren. Ondorioz, 1990 eta 1995. urteen artean ingurugiro hori pinu, haritz, pago, urki, gereziondo, intxaurrondo eta bertako bertze zuhaitzekin oihanberritu zen, 682 milioi pezetako aurrekontuarekin. Zuhaitz ezberdinak landatzearen arrazoia biodibertsitatea zaintzea izan zen. Gainera, suteen eragina murrizteko baliagarria dira bertako zuhaitzak, zuhaitz hauen inguruak pinuarenak baino garbiagoak izan ohi direlakoz. Orduko kimu eta planta ttikiak nola handitu diren ikusten izan zen Javier Marcotegui Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Etxebizitza eta Lurralde Antolaketa kontseilaria urriaren 25ean. Elgorriagako Ugazta inguruan bildu zen inguru horretako alkateekin eta goiz osoan oihanak begiratzen izan ziren eta plantazioak ongi daudela ikusi zuten.
1989ko abenduko suteak 2.781 Hektarea hartu zituen: 1.314 Bidasoa-Berroaranen; 183 Kokorikon; 683 Igantzin; 392 Etxalarren; 168 Beran; 78 Lesakan eta 13 Hektarea Arantzan.