“Alla Rivoluzione sulla 2 CV” (Iraultza bi zaldikoan) da Etxalarren grabatu berri den pelikularen izenburua. Produktora italiar-portugaldar honen filma grabatu ahal izateko guziz itxuraldatu da Lizarieta. Hainbat herritarren laguntzari esker, Aduanak duela 30 urte zuen itxura berreskuratu du; barrerak, banderak, leihoak... Aste bete inguruz prestatu den dekoratua urriaren 13an erabili zuten. Egun hortan jendez bete zen Lizarietako gaina: aktoreak, produktoreak, kamara-laguntzaileak, dekoratzaileak, makilatzaileak, teknikoak... 100 pertsona baino gehiagok parte hartu zuen pelikularen grabaketan. Filmak 1974ko gertaerak biziarazten dituenez, garai hartako arropa, auto, traktore, kamioi, eta abarrez hornitu zuten Sara eta Etxalarren arteko muga.