Urrian hasi ziren Iarmendin aparkaleku berri bat egiten. Bada urte saila Mª Esther Berrueta (Usategietako etxekoandreak) herriarenak ziren lurren jabe zela. Hala ere, jabetza izateko baldintza batzuk bete behar izan zituen bere garaian: Txorilepora pasoa utzi, igandeko musikari baimena eman... Berriki, baldintza hauek kentzearen alde, aparkalekuko obren kargu eginen zela adostu zuen udalarekin. Azken honen baiezkoarekin burutu ditu 1.240 metro karratu dituen aparkalekuaren lanak. Honela, ehizi sasoian bai usazaleek eta bai bertaratutakoek izan ohi zuten arazoari bukaera eman zaio.