Usategietako igandea giro eder eta euritsuarekin joan zen

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 11

Nahiko asteburu mugitua (eta aldi berean euritsua) izan genuen urriaren hirugarrena. Hasiera batean, larunbaterako, Mairu antzerki talderaren obra ikusgai bagenuen ere, azken momentuan, bertan behera utzi zen. Ondorioz, gazteek triki-poteoa antolatu zuten, herriko trikitilariekin. Ondotik afarian, 82 lagun bildu ziren Antto­nion. Igandean, berriz, euria zela eta, nahiko hutsik ikusi genuen goizaldean Usategietako gai­­na. Arratsaldez ordea, bai Baztango dantza taldearen saioak eta on­dotik Alaitz eta Mai­de­rren erromeriak jende mordoxka ekarri zuen plaza ingurura. Dan­­­tzaldiko deskantsu­an egin zen zozketa. Hauek dira sarituak: 12 uso bizirik eta egu­­rrezko orgatxoa pertsona berak eraman ditu, Jo­se Ma­ri Irigoienek. Egu­rrezko lo­ron­tzia Mireia Marti­nezek eta egurrez­ko 2 aulkiak Asier Ar­bu­ruak. Altxata Kultur Elkarteak balantze positiboa egin du egun honetaz; eguraldiak lagundu ez bazuen ere, eta espero baino jende gutxiago ibili arren, bildutako diru-ko­purua bertze urteetan baino handiagoa da. Honela, Etxalarko dantza taldeak 200.000 pezetako diru-sarrera izanen du. Lerro hauen bitartez Al­txa­tak eskerrak eman na­hi dizkie laguntzen aritu ziren herritarrei.
Usategietako aparkelekua
Urrian hasi ziren Iar­men­din aparkaleku berri bat egiten. Bada urte saila Mª Es­ther Be­rrue­ta (Usa­te­gietako etxekoandreak) herri­a­renak ziren lurren jabe zela. Hala ere, jabetza izateko baldintza batzuk bete behar izan zituen bere garaian: Txori­lepora pasoa utzi, igandeko musikari baimena eman... Berriki, bal­din­­­tza hauek ken­tzearen alde, aparkale­ku­ko obren kar­gu eginen ze­la adostu zuen udalarekin. Azken honen baiezkoarekin burutu ditu 1.240 metro karratu dituen aparkalekuaren lanak. Honela, ehizi sasoian bai usaza­le­ek eta bai bertaratuta­ko­ek izan ohi zuten ara­zo­ari bukaera eman zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun