Ainhoa BERRUETA Ingeles filologiako ikaslea ETXALAR

Amaia eta Ainhoa 2009ko irailaren 11

Paisaia bat, usain bat eta soinu bat?
Paisaia: nere baserria. Usaia: Etxalarko Asauko usaia. Soinua: despertadoriarena.
Konfesatzen ahal den bizio bat...
Ortzil arratsin lagunekin hartzen den kafia.
Lo egiteko jantzirik edo deus gabe?
Hoberena markako kantzontziloekin.
Mutil bat begiratzerakoan, aintzintik edo gibeletik?
Bietatik, goitik beheiti.
Lehen muxua, non eta noiz?
Hori ezin da kontestu.
Irakurtzen al duzu komunean?
Ez nuen uste komuna irakurtzeko zenik.
Nor sartuko zenuke «Gran Hermano»-n?
Etxalarren infiltratu den Txope, titulua aldatuz: «Buru Handi».
Inoiz eginen ez zenukeen gauza bat?
Ni ere «Buru Handi»ra sartu.
Nori emanen zenioke belar ondoko bat?

Bueltatuko ez didan bateri.
Ilargi beteko gauetan...
Boooooooooooomba!
Kazetaria bazina, zein berri idatziko zenuke gustora?
Tamarak (no cambie…) gure herriko «paseante berdeak» hipnotizatu eta denak Madril aldera eraman dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun