Baserrietako irekitze lizentziei buruzko azalpena UAGNtik

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 11

Zuen azkeneko (287 zenbakia) aldizkaria irakurtzean, irekitze lizentziari buruzko artikulu bat ikusi dugu eta bertan irakurri ditugun gauza batzuk argitu nahi genituzke eta baserritarrak piska bat lasaitu.
Lehenik eta behin esan, momentuz EZ dakigula urte hasieran egiten den subentzioen eskaera egiteko momentuan lizentzia hau eskatuko diguten edo ez. Ez dago ezer ez zihurtaturik oraindik.
Hala ere, arazo hau, uztailan kuota eta mendiko subentzioa eskatzerakoan lizentzia hau eskatu zutenean sortu zen. Egia da, 1986. urteko dekretu baten ondorioa dela, eta garai hartan ikuilua legalizatzea errezagoa izan zela, bertan agertzen ziren baldintzak betetzen baziren. Baserritar askok ez zuten honen berri jakin urte hartan edo legea betetzen ez zutelako kanpoan gelditu ziren eta arazo haundiekin aurkitu dira. Agertu diren arazoak era desberdinetakoak izan dira eta horietako bat da lizentzia hau lortzen ez zutenek eta herrian bertan aurkitzen diren ikuiluena. Dekretu horren arabera, ikuilu hauek 15 urteko epea zuten herritik irtetzeko eta epea berez datorren urteko abuztuaren 7an akitzen da, baina UAGNtik esan nahi diegu Ingurugiro Saileko kontseilari eta zuzendari orokorrarekin daramagula uztailetik hitz egiten. Bilera batzuk izan ditugu eta bertan adierazi digutena da legeak aldatu nahi dituztela eta horretarako Nafarroako baserrien egoera aztertzen ari direla ahalik eta jende gehienak sar daitezen lege berriaren barruan eta lor dezaten lizentzia hau. Esan beharra dago Ingurugiro Sail honetako arduradunak prest egon direla haseratik arazo hau ahalik eta hobekien eta azkarren konpontzeko ahaleginetan eta eskertzekoa da bere disposizio ona.
Bukatzeko esan UAGN-ek bilera horietan proposamen batzuk adierazi zizkiola Ingurugiro Saileko agintariei, baina itxaron egin beharko dugu aldaketa guzti hauen berri jakin arte eta lanean jarraitu zuzenean Departamen­tu honekin.

Ainitze MURATORI
(UAGN-Elizondo)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun