Gan den urtean baino jende gehiago ibili da, baina diru gutiago utzi dute

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 11

Aña Mari LARZABAL Sarako Turisma Bulegoa

Saran jende ainitz ibili da uda huntan, joan den urtean baino gehiago, bainan gero diru gutiago utzi dute. Hori denean sentitu da. Badakizu, oporretan dira eta ez da gehiago deusik dohainik eta ez da errex jendeak dirua uztea: apartamendua ordaindu behar da, gero jan eta besteak egiteko dirua gorde behar da. Hunat etortzen diren gehienak frantsesak izaten dira. Urrian amerikanoak eta ingelesak ere etorri ziren, iaz baino gehiago, espainolak ere izan dira, Madril aldekoak, baita euskaldunak ere. Urrian bezalaxe, Aste Sainduan ere bertze aldeko jende ainitz etortzen da, han bakantzak baitituzte. Pilotari buruzko esposizione bat izan da eta jendea informaziorik galde egin gabe sartzen da, hori dohainik baita. Igoera handiena  agorrilean nabaritu dugu, 4.400 presuna izan baitira Turisma bulegoan. Iaz 3.800 presuna izan ziren. Uztailean iaz baino jende gutixeago ibili da (gan den urtean 3.400 lagun eta aurten 3.200). Irailean iazko kopurua mantendu da, 1.200 presuna inguru. Urtarrilatik ekainera ere iaz baino jende gehiago ibili da. Jende ezberdina izaten da, lasaiago etortzen dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun