Aurtengoan guretzat harrigarriak diren aldaketak izan ditugu. Okupazio eta alojamendu aldetik gorakada izan da, ez bakarrik udan, baita beste garaietan ere. Baina gero, Turismo Bulegoan jeitsi egin da bisitarien kopurua. Kontraesan hori dago. Jendea lehendik informatzen dela pentsa daiteke, Internet-en informazioa begiratuta gero eta gehiago dira etortzen direnak. Katalunia dago, beti bezala, lehen tokian. Valentziatik pixko bat jeitsi egin da aurten. Gure ingurutik bizkaitarrak dira gehien etortzen direnak. Gipuzkoarrak urtean zehar etortzen dira asteburuetan, baina udan jeisten da. Gure kasuan eta, uste dut Nafarroa osoan berdintsu gertatzen dela, jatetxeetan gero eta gutxiago gastatzearen tendentzia dago, jendeak menuetara jotzen du. Normala ere bada, lau laguneko familia batentzat otordu guziak kanpoan egitea garestia baita. Turismoarentzat arazo handia da hemengo eguraldia: natura eta mendia nahi duzun guztia, baina eguraldia kaxkartzen denean egunak pasatzeko toki txukunak ez ditugu. Alde horretatik lan asko daukagu egiteko.