Nafarroako Herri Kirol Federaziorako hauteskunde prozesua zabalik dago azaroaren 4tik azaroaren 19a bitarte. Batzarkideak hautatzeko eguna azaroaren 26a izanen da. Guzira hogeita hamar batzarkide hautatzen dira: sei klubetako ordezkari gisara, hemezortzi kirolariak ordezkatuz, hiru tekniko edo entrenatzaile eta hiru epaileen izenean. 30 batzarkide hauek presidentea aukeratuko dute abenduaren 16an. Lehendakariak lau urterako hartuko du kargua. Azkeneko zortzi urtetan Arraiozen bizi den Joxelu Retegi igantziarra da Nafarroako Herri Kirol Federazioaren lehendakaria.