Beti Gaztek irabazi du Nafarroako 680 kiloko sokatira txapelketa

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 10a

640 kiloko txapelketan murgilduak daude orain hiru taldeak

Nafarroako 680 kiloko sokatira txapelketa Domisaindu egunean jokatu zen Atarra­bian, saio bakarrean. Lesaka­ko Beti Gazte suertatu zen txapeldun, Areso eta Txantrea­ren aitzinetik, tiraldi guziak irabazi ondotik. Honako zortzikote hau aritu zen lesakarren izenean: Agortxeberriko Karme­lo eta Jose Angel Mitxe­lena; Vicente Igarzabal, Oskar Telletxea igantziarra, Makatzeneko Igor eta Joxe Telletxea, Alejandro Sarobe eta Iñaki Igoa. Agustin Zubietak bete zuen entrenatzaile lana eta Joxe Antonio Mujika aritu zen botillero gisara.
Beti Gazte, Areso eta Txantrea 640 kiloko txapelketan murgilduak daude orain. Azaroaren 11n Sun­billan egindako lehen saioaren ondotik, azaroaren 19an Burlatan eta aza­roaren 25ean La­ta­san eginen dituzte hurrengoak. Pisu ttikietan Imotzeko taldea gehituko zaie. 600 kilokoan hiru saio izanen dituzte: aben­duaren 2an Txan­­trean, abendu­a­ren 6an oraindik zehaztu gabeko herri batean eta abenduaren 8an Leitzako pilotalekuan. 560 kiloko txapelketa, azkenik, abenduaren 16an Arbizun jokatuko den saio bakarrean eginen da.
Mutilez gain, Sa­ka­na, Atarrabia-Txan­trea, Imotz eta Bur­latako neskak ere ari dira le­hian, 480 eta 520 kilotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun