Urriaren 21 eta 22a arteko gauean ezezagun batzuek su eman zioten postetxeari. Atentatua Iparretarrak taldearen gain eman bazuen lehenik poliziak, ezezagun batek erreibindikatu zuen atentatua. Bere hitzetan «presoen sufrimendua eta poliziaren errepresioa eta muntaiak» salatu nahi omen ziren.