Larrazkena aintzina joaten ari zaigu eta jadanik sasoina bururatua da Sarako usotegietan. Erran gabe doa, aurten ihiztariek ez dutela batere denbora alde izan. Alabainan, euriaren eta haizearengatik, egun frangotan sareen ezartzea ezinezkoa izan da, eta beraz denboraldi guzian lau dozena uso baizik ez dira atxemanak izan. Dena dela, urte txarragoak gertatu direla diote! Ikusiko ondokoak zer emanen duen…