Mikel Dalbret Sarako margolariaren erakusketa Biarritzen

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 10a

Hilabete batez, heldu den azaroaren 18tik abenduaren 17a arte, Mikel Dalbret Sarako margolariaren erakusketa ikusgai izanen da Biarritzeko Santa Eukeniako elizapean, arratsaldeko 3etarik 7ak arte.
Mikelen lana Euskal Herriko herri kulturan oinarritzen da (ihauteriak, mitologia, erlijioa) eta Biarritzen 50 bat margo ikusten ahalko dira. Horretaz gain, abenduaren 1ean, ortziralearekin, arratseko 8etatik goiti «Artearen mintzoa» gaualdia antolatua izanen da erakusketaren inguruan, dantza, kantu eta bertsulariekin eta sartzea kittorik izanen da.
Bertzalde, Gatuzain argitaletxeak, Mikel Dalbret-i buruzko liburu bat aterako du laster.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun