Pleka trinketean musean eta pilotan hasi dira

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 10a

Ohi bezala, Pleka trinketeko Dutournier familiak bere mus eta pala txapelketa antolatzen du. Hirugarren aldiko mus txapelketa egin da, hil hunen 17an hasiz eta hiru ortziralez jokatu beharrak dira partidak. Kartak utziz muslari ainitzek ere beren izena eman dute pala lehiaketan. Txapelgoa abenduaren lehenean, larunbatarekin hasi beharra da, oraindik garaiez da izenak emateko Trinketera deituz (05 59542206). Izen emateak 160 libera balio du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun