Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Departamenduaren Mendi Sailak Eratsun eta Saldiasko herrilurren antolamendu lanak hasiko ditu. Lanen aurrekontua 14,78 milioi pezetakoa da eta aurten eta datorren urtean eginen dira. Eratsunen 1.900 Hektarea antolatuko dira eta Saldiasen 375. Inguru hauetan, pago, haritz, gaztain, urki eta ametz zuhaitzak daude gehien bat.
Lan hauek egiteko lehiaketa deialdi urjentea luzatu du Nafarroako Gobernuak.