Oihan enkanterako deialdia egin du Beintza-Labaiengo Udalak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Leurtza inguruan dauden 5.469 pago zuhaitzen oihan aprobetxamendurako lehiaketa deia egin du Beintza-Labaiengo Udalak. Guzira, 3.341 metro kubiko zur emanen dute eta haserako prezioa 24.884.777 pezetakoa da (gehi BEZa). Proposamenak azaroaren 29ko eguerdia baino lehen aurkeztu behar dira Beintza-Labaiengo udal bulegoan. Eskaintzen sobreak epea akitu bezain laister irekiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun