Luis Telletxea Aizega, Saldiasko Luisito ezaguna auto batek kolpatuta hil zen azaroaren 8ko gauean Sunbillan. Luisito oinez zoaien N-121-A errepidearen 56. kilometroan, eta gaueko 10,30etan jaso zuen kolpea eta berehala hil zen. Jatetxe batean izan ondotik Sunbillara zoaien Luisito, Saldiasera hurbilduko zuen norbaiten bila, seguraski. Saldias bertan bizi zen, ama eta arreba batekin.