Negu honetan elurra kentzeko makina izanen du Urrozko Udalak, Nafarroako bertze 30 herrik bezalaxe. Rafael Gurrea Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamenduko kontseilariak eta Jose Ignacio Palacios, Herrilan, Garraio eta Komunikabideetako kontseilariak akordio hori sinatu zuten Nafarroako 31 udal eta kontzejuetako ordezkariekin, Urrozkoak barne.
Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko erabiltzen den kuña paratuko du eta gainerakoa (traktorea eta honen mantenimendua, aseguruak, erregaiak…) Urrozko Udalak jarri beharko du. Elurra kentzeko lehentasunak ezarri dira: lehenbizi errepide nagusia garbitu beharko da, gero karrikak eta, azkenik, bideak.