Doneztebetik Leitzara doan NA-170 errepidea heldu den urteko ilbeltza bitartean itxirik egonen da Lotzabian inguruko lanen ondorioz. Bidea uztailan itxi zen, eta urrirako irekiko zela espero bazen ere, segurtasun arrazoiengatikgibeleratu egin omen da. Bi kilometro terdi moldatzen ari dira eta lanen aurrekontua 553,6 milioi pezetakoa da. Pazientzia izan beharko!