Joan den ekainean kargua utzi zuen Txema Aldabek, Doneztebeko Udaleak EHk dituen bi zinegotzietako batek. Bere ordez, argazkian ageri den Iñaki Lareo sartu zen. Txema Aldaberen dimisioak bertzelako aldaketarik ekarri du, bera baitzen Malerrekako Euskara Mankomunidadeko lehendakaria. Mankomunidadeak egindako azken batzarrean lehendakari berria hautatu zuten, Doneztebeko EA alderdiko Xabier Erasun, hain zuzen.