Menopausiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Osasun Zentroak

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Doneztebeko Osa­sun Zentroak menopausiari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, berrogei eta berrogeita hamabortz urte arteko Malerrekako emakumeei zuzenduak. Jardu­naldi hauek lau egunez eginen dira, azaroaren 22, 24, 29 eta 30ean, eguerdiko 12etatik 2,30etara, Doneztebeko pisu tutelatuetan.
Doneztebeko Osa­sun Zentroko langi­leekin batera, Eli­zon­doko COFES-Haizeako langileek parte hartuko dute jardunaldi hauetan. Solasaldiak, erlajazio teknikak eta bertzelako ekitaldiak eginen dira jardunaldi hauen barnean. Izena emateko epea azaroaren 13tik 20ra zabaldua dago. Horreta­ra­ko, Donez­tebeko Osa­sun Zentrora deitu behar da (948 456001 telefonoa) eta Amaiaz galdetu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun