Liburutegi berria eta erakusketa-gela antolatzen ari dira Alhondigan

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Herriko liburutegia gaur egun dagoen lekutik aldatu eta Alhondigako beheitiko solairuan dagoen aretoan moldatzeko lanak hasiak dira. Liburutegiaz gain, erakusketa-gela bat antolatzeko asmoa dute leku berean.
Alhondigaren azpialde hori biltegi gisara erabiltzen zen eta hor zeuden tresna guziak, 350 metro koadroko nabe berri batera eraman dira. Lanak martxorako akituko direla uste du Miguel San Miguel Doneztebeko alkateak. Lanen aurrekontua 13 milioitik goitikoa da, 8 milioi biltegi berria egiteko erabili dira eta gainerako bortz milioiak erakusketa-gela eta liburutegia moldatzeko.
Lan hauen helburua, liburutegia gaur egun dagoen tokitik aldatzea da. Izan ere, Donezte­beko alkateak adierazi digunez, «etorkizunean, musika eskola konzentrazionetik atera nahi dugu eta liburutegia dagoen lekua izaten ahal da egokiena Musika Eskola egiteko». Lan hauetan INEMeko langabetuak ari dira eta materiala Doneztebeko Udalak ordaintzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun