Denbora guttiz bada ere Landagain eskolako haurrek irakasle berria izanen dute: Itziar Etxarte. Majisteritza ikasten ari den 19 urteko neska gazte hau 26 egunez ariko da praktikatan Etxalarko eskolan: azaroaren 27tik abenduaren 22rarte. Euskal Herriko Unibertsitatean ari da bere karreraren bigarren urtea egiten eta han eskatzen dizkioten praktikak direla medio sartu da Landagainen. Berak Igantzin eta Beran ere eskatu zuen baina bere herrian bertan hartzeko aukera izan du. Seguru irakasle bikaina izanen dela