Irrati praktikak egin dituzte Landagain eskolan

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 10a

Aurtengoan, azaroaren 6tik 10era aritu dira. Kontxexi Arangoa irakaslearen hitzetan irratsaio hauen helburu nagusia ahozko hizkuntza lantzea da, erabilera desberdinak emanez (berriak, ipuinak, errezetak, kantak, elkarrizketak...). Beti bezala, elkarrizketatu batzuk ere izan dituzte. Asteartean Pello Apezetxearen bisita izan zuten. Asteazkenean Castillo Suarez Bortzirietako hizkuntz teknikaria bertako euskararen egoeraz solastu zen. Ortzegunean, berriz, Jose Manuel Irigoienek ttipi-ttapa telebistaren berri eman zuen. Akautzeko, ortziralean Altxata kultur elkarteko kide batek Usategietako igandearen antolakuntzaz azalpenak eman zituen. Horrela, goizeko 11´30etatik 13´00ak arte entzungai egon ziren saio honi bukaera eman zioten Etxalarko haurrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun