Familia eta afektibitateari buruzko hitzaldia Zirimolan kultur egunetan

Joseba eta Nerea 2009ko irailaren 10a

Filme emankizunak ere izanen dira abenduaren 1ean

Duela bi hilabete eskas Euskara Batzordeak kultur ikusgarri batzuk antolatu bazituen, oraingoan, Zirimolan-ek hartuko dio txanda. Lehen­biziko ekitaldia aza­roaren 28an izanen da: familia, afektibitatea eta komunikazioari buruzko hitzaldia"Izargain" elkarteko Teresa Velas­co eta Luis Marko psikologoek emanen dute, gaueko 8etan Herriko Etxean. Abenduaren 1ean, berriz, zine arratsa izanen da arratseko 9etan Herriko Etxean. Bertzeak bertze, "A dar ba kar", "Yellow", "The last drink", "Lost-galduta" eta akautzeko "Zulo Beltza" proiektatuko dira. Hauek denak ikusteko 500 pezeta ordaindu beharko da. Eta azkenik, oroitarazi Sarako "Lastiry" jatetxean eginen den bertso-kantu afarira joan ahal izateko Elutsan 2.500 pezetatan daudela txartelak salgai. Hemendik, gonbitea luzatzen dugu, egitan merezi izanen duelakoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun