Urte sasoi bakoitzak bere jakiak ditu

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Eva Azan Hotel Mugaire - Oieregi

Oreina

Erraxa
Prestatzen: Bezperatik haragia beratu
Egiten: Bi ordu terdi
Zenbatendako: 4 lagunendako

• 1,5 K. orein haragi • 6 baratxuri ale • porru bat • 3 azenario • sagar bat • ezkai adaxka bat (tomillo) • 3-4 patata • 2 litro ardo beltz • gatza • irina • oliba olioa • haragi salda

Bezperatik haragia eta barazkiak zatitu eta ontzi batean jarri. Ezkai edo tomillo adaxka ere bota, eta ardoarekin estalita utziko dugu frigoan.

Haragia eta barazkiak ontzitik ateri eta berezita jarriko ditugu. Ardoa egosten jarri eta bidenabar, bertze ontzi batean barazkiak prexituko ditugu. Prexituak daudenean purea egin eta iragazki edo txino batetik pasatuko dugu saltsa fin-fina gelditzeko. Bertzalde, zartagi batean orein haragi prexituko dugu.

Tapa duen ontzi batean haragia, barazkiak eta ardo egosia sutan jarriko ditugu. Haragi salda pixka bat gehitu eta egosten utziko dugu su motelean ordu eta erdi edo bi orduz haragiaren arabera.

Patatak zatitu eta pixka bat prexitu. Haragia egite­ko punttuan denean, patatak erantsiko dizkiogu, arras egin arte haragi eta patatak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun