Urte sasoi bakoitzak bere jakiak ditu

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Iñaki Pikabea Zalain - Bera

Eperrak Xerez ardoarekin

Erdi Mailakoa
Prestatzen: Bi ordu
Egiten: Ordu bat
Zenbatendako: 4 lagunendako

• 4 eper garbi • 2 tipul • 3 porru • 2 azenario • 2 ba­ra­txuri ale • 10 g. piper beltxa osorik • ardo-ozpina 1/4 dl. • 2 dl. Xerez • tomate bat ondua • erregin sagar bat • litro bat haragi salda edo ura • gatza • piperra

Hasieran barazki guziak zatitan moztu eta olio berotan beratzen jarri poliki-poliki. Gero sagarra eta tomatea gehitu eta ongi potxatu arte utzi egiten.

Eperrei gatza eta piperra eman eta olio berotan ongi gorritu. Lehendik egin ditugun barazkiak gehituko diegu eperrei, eta ozpin eta Xerezarekin busti ondotik, erdira agortu arte utziko dugu sutan. Azkenik saldarekin busti eta egosten utzi.

Egosiak daudenean, eperrak ateri eta pure-egitekotik pasatuko dugu gelditzen den saltsa. Eperrak erditik zatitu eta saltsa horretan jarri. Laguntzeko onddo batzuk; aza-gorria (lonbarda) ardo beltzetan egosia; ogi-xerrak oliotan prexituak…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun