Urte sasoi bakoitzak bere jakiak ditu

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Jean Battite Fagoaga Baratxartea - Sara

Usoa arno saltsan

Erraxa
Prestatzen: Oren bat usoak bipiltzen
Egiten: Oren bat eta laurden
Zenbatendako: 6 lagunendako

• 6 uso • 2 tipul buru • baratxuri buru bat • 150 g. xingar (xehe-xehe egina) • pinta bat arno • xarpota eta erramu hostoa • perrexila • baso ttipi bat koñak • piper-hauts gorria • irina • olioa • gatza • ura (behar baldin bada)

Usoak garbitu eta erditik pikatu. Gatza eta piper gorria eman eta olio bero-beroan pasatu kazola batean. Usoak oliotik kendu, eta kazola berean tipula xehetua, baratxuria eta xingarra prestatu.

Usoak berriz kazolara sartu eta berotu. Koñaka eman eta su golpe batekin berotu alkohola erretzeko. Su hortan usoak nahasi eta koñaka errea delarik, aitzinetik bertze kazola batean erre dugun arnoa ere emanen diogu gainetik.Ongi nahasi dena.

Ondotik xarpota, perrexila, gatza eta piperra bota eta utzi egosten 3 oren-laurdenez. Halere, ordu erdia pasatu denean, dasta, eta behar baldin badu, eman baso erdi bat ur.

Plateran emateko, ogi xerra batzuk olioan pasatu gero usoaren bazterrean serbitzatzeko. Nahi duenak, sasoinean dauden onddoekin ere laguntzen ahal du usoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun