Denboraldi berriari ekinen diote asteburuan eskualdeko futbol talde nagusiek

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 10a

Denboraldi berriari ekinen diote asteburuan eskualdeko futbol talde nagusiek Aitor AROTZENA

Maila mantentzea izanen da gehienen helburua

2009-2010 denboraldia aste hondar honetan abiatuko dute eskualdeko futbol talde nagusiek.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailatik igoera lortuta, Ohorezko Maila berrian lehiatuko da Lesakako Beti Gazteko talde nagusia. Larunbat honetan, irailaren 12an, 18:00etan jokatuko du denboraldiko lehen partida Trintxerperen kontra Mastegin. Aurten bigarren taldea ere izanen du helduetan Beti Gaztek, Erregionaleko lehen mailan ariko dena, baina honem beranduago hasiko du denboraldia.
Gipuzkoako erregionaleko bigarren mailatik igoera lortuta, orain, Gorengoen maila izena hartuko duen kategorian lehiatuko da Gure Txokoa. Lehenbiziko partida Usurbilgo Harane zelaian izanen dute, larunbat arratsaldeko 17:00etan.
Nafarroako Preferenten ere asteburuan hasiko dira eskualdeko taldeak lehian. Leitzako Aurrerak Iruña aldera jo beharko du, larunbat arratsaldeko 17:00etan San Jorgeren kontra aritzera. Baztan taldeak, berriz, Giltxaurdin jokatuko du Amayaren kontra, larunbat arratsaldeko 17:30ean.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, joan den denboraldian kopa irabazi ondotik, itxaropentsu ekinen dio sasoi berriari Doneztebek. C.D Iruñaren kontra ariko da, larunbat arratsaldeko 17:00etan Uharteko Areta zelaian.
Jubeniletan, Gipuzkoako Ohorezko mailan, Beti Gaztek Billabonaren kontra jokatuko du Billabonako Arratzain zelaian, larunbat arratsaldeko 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun