Azaroaren 12an Bortzirietako futbol derbi nagusia jokatu zen Berako Matzada zelaian. Lau urte terdi pasatu ziren azkenekotik eta ikusmin berezia sortu zuen partiduak. 800 ikusle bildu ziren, Berako zelaiak inoiz izan duen sarrerarik onena. Gainera, bi herrietako txarangak bildu ziren eta giro ederra piztu zen. Partidua, dena den, txarra izan zen eta azkenean 2 eta 1 nagusitu zitzaion Gure Txokoa Beti Gazteri. Hamarkada honetan beratarrek irabazi duten lehen derbia izan da.