Zirimolan hamabostaldia

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 10a

Zirimolan taldeak antolatutako hamabortzaldi kulturala azilaren 21ean hasi zen. Gure herrian ondoko ekitaldia abenduaren 2an gauzatuko da Lastiri jatetxean bertsu kantu afariarekin.
Herriko Etxeko mahainaren inguruan Peio Iralur, Marta Agirre­za­ba­la, Jane Kreckel­bergh, Maider Jauregi­berri eta Esteban Olai­zo­la ziren eta horien arteko lotura egiteko Joset Oxandabaratz azkaindarra. 30 pertsona bildu diren partaideen iritziak aditzera, baita norberaren lekukotasuna ematera. Lekukota­su­nak ainitzak izan ziren, aipatzekoa Peio Iralur-ena: «Ez dut hautatu nere ogibidea, nere amatxik ttikitatik erraten zautan ‘hi hiz etxeko premua, hi hiz etxaldea hartuko duena».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun