Dantza eta kantu ikastaroa

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 10a

Ihauterien ahal bezain ongi prestatzeko, Sarako Gaztetxeak dantza eta kantu ikastaroak antolatuko ditu laster. Lehen hitzordua kantuarekin ukanen dugu abenduaren lehenean, arratseko 9etan, eta hor ohiko euskal kantuen ikasteko parada ukanen dute nahi duten guziek. Bigarren hitzordua abenduaren 2ko finkatua da arratsaldeko 5etatik goiti, euskal dantzen ikasteko. Ikas­tal­di horretan mutxikoak, Lantzeko ihauteriak eta Sorgin dantza erakutsiko dituzte. Beraz, denak plazarat!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun