Abertzaleen Batasuneko 150 kidetik gora parte hartu zuten azaroaren 18an Omordian, AB alderdiaren biltzar nagusian. Goizean proiektu politikoaz ukan zuten eztabaida eta arratsaldean hauteskundeak eta Ipar Euskal Herriak behar dituen instituzioak izan zituzten mintzagai.
Alderdiak zuzendaritza berria ere hautatu zuen, 13 idazkari izendatuz. Berritasunen artean, gazte jendearen sarrera azpimarra liteke. Bilana egin ondoren, geroari buruz aritu ziren, ABk heldu den urteko martxoan iraganen diren kantonamendu eta herriko bozetan finkatu baitu ikasturte berriaren helburu nagusia. «Ahal bezainbat tokitan presentatuko gara, eta egun boterean diren iraganeko jauntto imobilisten aitzinean, Ipar Euskal Herriaren alternatiba eta etorkizuna abertzaletasuna» dela aldarrikatu dute.