Euskal Herrian usoak sarez hartzen duten ihiztariak Saran bilduko dira larunbatean

Aña Mari eta Fred 2009ko irailaren 10a

Denetara bederatzi toki badira, horietarik zazpi Ipar Euskal Herrian

Ohitura zahar bati jarraikiz, Euskal Herriko uso ihiztarien elgarretaratzea ospatuko da aurten ere. Denetan 9 sare toki badira: 7 Ipar Euskal Herrian, bat Biarnoko Lanne herrian (Xiberuako mugan) eta azkena Etxalarren. Urte guziz Euskal Herriko uso ihiztariak biltzen dira, herri desberdin batean aldizka, ordre alfabetikoa segituz. Gan den urtean 120 presuna Baxe Nafarroako Le­kun­berrin bildu baziren, aurten Sarako aldi izanen da. Larunbat huntan, abenduaren 2an, elgarretaratuko dira. Goizean herriko usotegietan zer aldaketa izan diren ikusteko bisita egin eta, aperitifa han berean hartuko dute. Gero Omordia gelan bazkalduko dute, usaiazko uso kondaketa eginen dutelarik. Agian bertzeetan Saran baino gehiago atxeman dituzte, bertzenaz pentsatzekoa da zenbaketa uste baino fiteago egina izanen dela!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun