Mendi taldea hasia da hilabeteroko ateraldiak egiten

Margari eta Koro 2009ko irailaren 10a

Uda pastu ondotik Zugarramurdiko mendi taldeak bere lehenbiziko ibilaldia egin zuen azaroaren 19an (Zugarramurdi-Arleun-Lizuniaga). Hemendik aintzina eta denek jakinaren gain egoteko egutegi bat egin da. Ibilal­diak hilabeteroko hirugarren igandean izanen dira. Goizeko 8etan plazatik aterako da eta aitzineko ortzegunerakoz Marixan ostatuan izena eman beharko da. Pres­tatu den egitaraua hauxe da: Abenduan, Alku­rruntz-Makitenea; Ur­ta­rrilean, Leze­tako­bor­da; Otsai­lean, Urruña; Martxo­an, Baigorri; Api­rilean, Bera; Maia­tzean, Zuga­rramurdiko Itzulia; Ekainean, Bi­riatu; Irailean, Ezpeleta; Urri­an, Lesaka; Aza­ro­an, Erratzu eta Aben­duan; Errotak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun