Aurten esposatutako bortz bikoteetatik bakarra gelditu da herrian

Margari eta Koro 2009ko irailaren 10a

Aitzineko ttipi-ttapan agertzen zen Zugarramurdin egin den azkeneko ezkontza. Ezkontza hori urteko bosgarrena izan da eta hori berri haundia da (urte aunitzetan ez baita bakar bat ere izan), bainan bertze aldetik badu bere alde txarra: bortz bikote hoietatik bat bakarrik gelditzen dela herrian bizitzen, eta bertzeak, lana dela, etxebizitza dela… kanpora gan behar izan dute. Gure herri ttiki hauek husten ari zaizkigu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun