Plazaola Turismo Kontsortzioko ordezkariak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Departamenduko kontseilariarekin, Javier Marcoteguirekin, bildu ziren azaroaren 22an. Plazaolako ordezkari bezala, Ina Soravilla lehendakaria eta Jose Mari Aierdi, Lekunberriko alkatea eta Partzuergoko bokala izan ziren. Bertze kontuen artean, Uitzitik Leitzara doan Plazaolako Bide Berdearen bigarren fasea finantziatzeko Partzuergoaren eta Espainiako Ingurumen Ministeritzaren arteko negoziazioei buruzko informazioa eman zen. Fase honetan, lehendabizikoan egin beharrekoa zen Bartoloren tunela moldatuko da. Orduan, egoera txarrean zegoela eta, gerorako utzi zen eta ordezko bidea egin zen. Negoziazio hauek dexente aurreratuak daude, Partzuergoko ordezkariek adierazitakoaren arabera.